Kroketxea, saltoki berria
Basque Culinary Centeren hezita, Iñaki Azurmendi Ormazabal eta Xabat Erroizenea Alcelay gazteek oso modu naturalean ekin zioten beren enpresa-ibilbideari: lagun eta ezagunentzako kroketak eginez. Hainbeste atsegin zuten eta hainbeste eskaera jasotzen zutenez, Donostiako Igara auzoan beren lantegia eraiki eta Kroketxea deitzea erabaki zuten.
“Kroketaren artisauak gara. Osagai onenak mimoz aukeratuz egiten ditugu, eta prozesu guztia artisaua da; ez dugu makinarik erabiltzen, eta, horrela, produktu paregabea lortzen dugu. Gure amonek egiten zuten bezala prestatzen ditugu eta, honek, bezero asko erakartzen ditu. Lantegian egiten ditugun kroketa zapore guztiak aurkituko dituzte: urdaiazpiko iberikoarena -gehien saltzen direnak-, idiarena, gazta urdinarena, otarrainxka porrudunena, bakailaoarena, haragi-pikantearena, muskuilu betegarriarena, txipiroiena tintan… Horretaz gain, elikagai gourmetak ditugu, batez ere, hasierako platerentzako kutixi asko. Hau da, urdaiazpiko oso onak, kontserbak (zainzuri onak, muskuiluak, antxoak, gildak, etc.). Oliba olioa ezberdinen aukera-sorta ere izango dugu, edozein platerentzako garrantzitsua baita”.
Informazio gehiago: https://www.sanmartinmerkatua.com/eu/saltokiak/kroketxea/

