Ezagutu gure ekimenak

San Martin merkatua eta Garapen Jasangarrirako Helburuak

GJHk

2015eko irailean, Garapen Jasangarrirako Agenda 2030 onetsi zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBEk). Garapen Jasangarrirako 17 Helburuk (GJHk) osatzen dute, eta erakunde publiko nahiz pribatuek 2030. urtea baino lehen lortu beharreko xedeak finkatzen dituzte.

Asmoa argia da: munduko gosea errotik erauztea eta gizarte jasangarriak eratzea. Hauek dira 17 GJHak:

Gure konpromisoa GJHekin

Agenda berri horretan, sektore pribatuak garapen jasangarria lortzen duen zeregin garrantzitsua aintzatetsi zuen Nazio Batuak. 

Enpresak laguntza handia izan daitezkeenez GJHak lortzeko, San Martin merkatukook erabaki dugu garapen jasangarrirako helburu hauek geure egitea eta gizarte jasangarriago batera bidean jartzea:

  • Goserik ez1 helburua
    Goserik ez
    Gosea deuseztatzea, elikadura-segurtasuna eta nutrizio hobea lortzea eta nekazaritza jasangarria sustatzea.
  • Genero-berdintasuna5 helburua
    Genero-berdintasuna
    Generoen artean berdintasuna lortzea eta emakume eta neskatoak ahalduntzea.
  • Ur garbia eta saneamendua6 helburua
    Ur garbia eta saneamendua
    Uraren erabilera eta kudeaketa jasangarria eta guztiontzako saneamendua bermatzea.
  • Energia irisgarria eta ez-kutsagarria7 helburua
    Energia irisgarria eta ez-kutsagarria
    Energia eskuragarri, fidagarri, jasangarri eta modernoak bermatzea guztiontzat.
  • Lan duina eta hazkunde ekonomikoa8 helburua
    Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
    Hazkunde ekonomiko iraunkor, barneratzaile eta jasangarria; enplegu oso eta emankorra, eta lan duina sustatzea guztiontzat.
  • Producción y consumo responsables12 helburua
    Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
    Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak. Kontsumo eta ekoizpen jasangarria bermatzea.
  • Klimaren aldeko ekintza13 helburua
    Klimaren aldeko ekintza
    Klimaren aldeko ekintza. Kontsumo eta ekoizpen jasangarria bermatzea.

 

Gure lana GJHetan

Neurri zehatz hauek ari gara San Martin merkatuan lantzen:

Elikadura eta nutrizioaElikadura eta nutrizioa

  • Elikadura eta bizimodu osasungarriak sustatzea.
  • Elikagaietan kalitate- eta segurtasun-estandar handiak eskaintzea.
  • Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako konpromisoa hartzea.

Hornidura jasangarriaHornidura jasangarria

  • Hornitzaile jasangarriak kontrolatzea.
  • Lankidetza- eta hobekuntza-programak jorratzea.

Klima-aldaketaKlima-aldaketa

  • Kontsumitzaileak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko kanpainak egitea.
  • Energia-eraginkortasuna bilatzea.
  • Ura jasangarritasunez kontsumitzea.
  • Enpresaren ingurumen-inpaktua txikitzeko programak jorratzea.
  • Langileen, hornitzaileen eta komunitatearen higiene-ohiturak hobetzea.
  • Hondakinak egoki kudeatzea.

Gizarte-ongizateaGizarte-ongizatea

  • Gure taldearekin konpromisoa hartzea.
  • Lanean segurtasuna eta osasuna lantzea.
  • Langileak prestatzea eta garatzea.
  • Aniztasuna eta aukera-berdintasuna bermatzea.
  • Lan-bizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egitea.
  • Eskubide kolektiboak betetzea.
  • Gure komunikabideetan emakumea ahalduntzea.

KontsumoaKontsumoa 

  • Kontsumo arduratsua sustatzea.
Banatu