San Martin-go saltokiak

Kroketxea

Beheko 1 solairua / Kroketak

Kroketen artisauak gara

Basque Culinary Center-ren hezita, Iñaki Azurmendi Ormazabal eta Xabat Erroizenea Alcelay gazteek oso modu naturalean ekin zioten beren enpresa-ibilbideari: lagun eta ezagunentzako kroketak eginez. Hainbeste atsegin zuten eta hainbeste eskaera jasotzen zutenez, Donostiako Igara auzoan beren lantegia eraiki eta Kroketxea deitzea erabaki zuten.

“Kroketaren artisauak gara. Osagai onenak mimoz aukeratuz egiten ditugu, eta prozesu guztia artisaua da; ez dugu makinarik erabiltzen, eta, horrela, produktu paregabea lortzen dugu. Gure amonek egiten zuten bezala prestatzen ditugu eta, honek,  bezero asko erakartzen ditu “.

Hedapen-planean, gure merkatuko -1 solairuan kokatzeko aukera sortu zitzaien, non kroketa sorta zabala eskaintzen duten: urdaiazpiko iberikoarena -gehien saltzen direnak-, idiarena, gazta urdinarena, otarrainxka porrudunena, bakailaoarena, haragi-pikantearena, muskuilu betegarriarena, txipiroiena tintan…

Horrez gain, itsas- eta landare- kontserba, gildak eta oliba-olio birjina estra ugari eta zainduak aurkituko dituzu.

Banatu