Mikel Erentxun
Peruko sukaldaritzak harrapatuta nauka, baina ezin naiz amaren dilistarik gabe bizi
Sarritan joaten da Londresera eta New Yorkera. Ikaragarri gustatzen zaio Mexiko DF eta bertako gastronomia, baina azken aldian Peruko zebitxeak gogoz harrapatu du. Dena dela, Mikel Erentxun (Caracas, 1965) beti izan da Amarako mutiko xehea eta gaur egun ere, kontzertu-itzulian ez dabilenean, astean bi aldiz joaten da amaren etxera bazkaltzera. "Munduko sukaldaririk onena da", dio. Patata-tortillaren zale amorratua da eta ardo beltza izugarri gustatzen zaio. Duela hiru urte susto itzela eman zion kardiopatiaren ondorioz, dieta zorrotza gordetzen du baina, "halere, urdaiazpiko iberikoa jan eta ardoa edan ahal dut. Eskerrak!".
Duela hiru urte arte, ordea, ez nuen barazkirik jaten.
Pasta eta oilaskoa baizik ez nituen jaten. Eta opilgintza industriala ere, asko jaten nuen.
Orain ezin naiz frutak eta barazkiak jan gabe bizi. Ezin dut alkoholik edan, ardoa soilik,
eta izugarri gustatzen zait. Garagardoa ere edan dezaket, baina ez dut gustuko. Ardo ona gustatzen zait, eta ez hain ona ere bai. Errioxako ardoaren zalea nintzen, baina Espainian zehar asko ibilita, beste ardo batzuk edaten ikasi dut: Toro, Jumilla, Somontano… Oso ardo onak egiten dira. Halere, bakarra aukeratu behar izango banu, Errioxako ardo beltza aukeratuko nuke. Ardo zuria ez dut atsegin.
Bost seme-alaba dauzkat.
Litxarrekerik ez jateko esaten diet, baino ez didate kasurik egiten.
Asko gustatzen zait eguneroko erosketak egitea:
fruta, barazkiak, arraina… Beti bilatzen dut kalitatea, eta fruta eta barazki ekologiak badira, hobeki. Nire jaki-tokian arroza, pasta eta lekaleak aurkituko dituzu.
Gaur egun ez dut haragi gorririk edo txerrikirik jaten; oilaskoa baino ez.
Arrainik ere ez dut jaten. Bi lehen plater jaten espezialista egin naiz.
Batzuetan dieta erradikalak egiten ditut eta asko hurbiltzen naiz barazkizaletasunera eta makrobiotikara. Urdaiazpiko iberikoa, ordea, ikaragarri gustatzen zait.
Barazki-jalea izan ninteke, baina urdaiazpikoa jaten. Horretarako hitz bat aurkitu behar dugu.
Osagaia izango banintz,
zerbait gozoa izango nintzateke. Azukrea eta gatza ere ez dizkidate kendu… Zer-nolako bizitza halakorik gabe!
Ez dut janaria prestatzen.
Oinarrizko gauzak baizik ez ditut egiten: entsaladak, pasta, Bob Dylan eta Beatles entzuten ditudan bitartean.
Ahal izango banu, Paul McCartney afaltzera gonbidatuko nuke.
Pintxotan ibiltzeko,
auzoko tabernak gustatzen zaizkit.
Asko-asko gustatzen zait Egokiko patata-tortilla, eta Plutora ere joaten naiz, biak ala biak Amaran. Alde Zaharreko Nestor ere asko gustatzen zait eta, zerbait sofistikatuagoa jateko, A Fuego Negro.
Azalorea gorroto dut, txikitatik.
Usainak atzera eragiten dit. Asko gustatuko litzaidake gogoko izatea, barazkirik osoenetakoa baita, baina ez dago ezer egiterik.
Eta luzokerra ere ezin dut jasan.
Ez eta ozpina ere. Entsaladetan olioa baizik ez dut erabiltzen.