San Martin-go saltokiak

Soronea Baserria

0 solairua / Bertako produktuak

Lurra modu jasangarri eta begirunetsu batean lantzen dugu

Arkitektura eta zuzenbidean lizentziatuak, Miriam eta Igone Saldiasek
familia-baserrian bizitzari ekitea erabaki zuten, Tolosako Berrobi auzoan. Han, barazkien eta fruten ekoizpen ekologikoari eskaintzen dizkiote egunak, baita beraien oiloek emandako arrautzei ere, baldintza ezin hobeetan haziak. Animalien ongizatea eta jasangarritasuna dira beraien jardueraren ardatz.

Duela 25 urte Saldias familiak nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua egin zuen, eta harrezkero Berrobiko Soronea baserriaren lurrek ez dute toxikorik jaso. “Baserri guztien atzean beti dago ingurumenarekiko zaintza handia, baina badaude naturan inpaktu gutxiago sortzen duten ekoizpen ereduak. Horietako bat ekologikoa da, eta Soronean hainbat hamarkada daramatza lur hau modu jasangarri eta arduratsuan lantzen”.

Miriam eta Igonek argi dute monokultiboaren bideari ez ziotela jarraitu nahi. Horregatik, baratza lantzeaz gain, beraien oiloak askatasunean hazten dituzte eta haiekin arrautza ekologikoak lortzen dituzte. Behiak eta ahuntz batzuk ere badituzte. “Animaliak izateak ziklo osoa ixten laguntzen digu: behar dugun ximaurra sortzen da, lurrak osasuntsu mantentzen dira eta errotazio sistema erabiltzeko aukera dugu”.

Beraien saltokian urtaroen araberako barazki eta fruta ekologiko ugari aurkituko duzu. Bereziki gomendagarriak dira beraien arrautza ekologikoak.

Informazio gehiago: https://www.soronea.eus

Banatu