San Martin-go saltokiak

La Fabrika

Beheko 1 solairua / Solteko salmenta

Gure artisau-pastarekin, 4 minutuan prest duzu jaki gozo-gozo eta osasungarria

Federico Longo uruguaitarraren eta Emilio Pastore argentinarraren talentu gastronomikoek bat egin dute La Fabrikan. Pasta betea eta pasta freskoa artisau-eran egiten dituzte bertan, tokiko osagaiak erabiliz eta koloragarririk eta kontserbagarririk gabe, gure merkatuan salgai jartzeko.

Askotariko pasta betea duzu aukeran —urdaiazpiko eta gaztazko ravioliak, ziazerba eta ricotta dutenak, caprese sorrentinoak edota perretxikoz eta trufaz betetako ravioliak—, bai eta pasta freskoa eta saltsak ere —albaka-pestoa, Idiazabal krema, tomatea, caruso eta abar—. Oso erraz prestatzen dira, eta, minutu gutxian, plater gozo-gozo eta osasungarriak izango dituzu prest.

Artisau-eran egindako pizzak eta glutenik gabeko pasta italiarra ere badituzte.

Banatu