San Martin-go ekitaldiak

Jazz Morning Brunch San Martinen

osteguna, 26 uztaila, 2018
-
larunbata, 28 uztaila, 2018

San Martin merkatuan Jazzaldiaren musika-uhin onari lotu nahi gatzaizkio eta, horregatik, Jazz Morning Bruncha antolatu dugu ostegunean, hilaren 26an, ostiralean, hilaren 27an, eta larunbatean, hilaren 28an.

10:30etik 12:30era, formula gastromusikal paregabea eskaintzen dizugu: aukeratu gure 4 brunchetatik gustukoena eta gozatu zuzeneko jazzaz San Martin merkatuko galeria nagusian. Planik hoberena esku-eskura!

Hauek dira prestatuko ditugun 4 brunch gozo eta osoak:

Brunch Dizzy

  • Ogi kurruskari fin-fina, gazta freskoarekin, izokinarekin, ozpinetako luzokerrarekin, kaparrarekin eta ezamihiluarekin.
  • Melokotoi hori- eta anana-zukua
  • Jogurta frutekin eta zereal kurruskariarekin
  • BAQUE kafea

Salneurria: 14€

 

Brunch Nina

 

  • Montaditoa: urdaiazpiko egosia, bexamela, gazta eta arrautza frijitua kurkumarekin eta piperrarekin, patata-atalekin lagunduta.
  • Meloi-zuku naturala mendarekin
  • Jogurta zerealekin
  • BAQUE kafea

Salneurria: 14 €

 

Brunch Duke

  • Ahuakate-, mozzarela-, antxoa-, concassé tomate- eta martorri-tosta.
  • Erremolatxa-, laranja- eta azenario-zuku naturala
  • Jogurta frutekin eta zerealekin
  • BAQUE kafea

Salneurria: 14 €

Brunch Ella

  • Hummusa ogi integralean, tahiniarekin, errukularekin eta tomate lehorrarekin.
  • Kiwi-, apio- eta sagar berde-zukua
  • Jogurta zerealekin
  • BAQUE kafea

Salneurria: 14 €

 

Eta hauek dira parte hartuko eta merkatua jazz onaz beteko duten taldeak:

Osteguna, uztailaren 26a (jazz instrumentaleko bikotea)

  • Pablo Costas: pianoa
  • Ledian Mola: jazz biolina + kontrabaxua

Ostirala, uztailaren 27a (jazz instrumentaleko hirukotea)

  • Nico Martín: gitarra
  • Nasim López-Palacios: bateria
  • Juanma Domínguez: kontrabaxua

Larunbata, uztailaren 28a (jazz instrumentaleko bikotea)

  • Josu Salegui: saxofoia
  • Pablo Costas: pianoa

ANTOLATZIALEAK

Banatu