San Martin-go ekitaldiak
Doako kontzertu solidarioa EITB Maratoiarekin
Datorren ostegunean, abenduak 12, EITB MARATOIAREN 25 urteak direla eta Donostiako San Martin Merkatuan egingo dugun doako kontzertuaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu.
13:00etatik 17:00etara gure artista eta talde onenetako batzuk igoko dira oholtzara ekimen solidario honetan parte hartzera:
- Xabi Solano
- Álex Ubago
- Twin Melody
- Leize
- Janus Lester
- Golden Apple Quartet
- Andoni Olliokiegi
- Nogen
- Urtz.
EITB MARATOIAK, aurtengo edizioa gaixotasun kardiobaskularrei eskainia, hasieratik bederatzi milioi euro baino gehiago biltzea lortu du, hainbat gaixotasuni buruzko 127 ikerketa-proiektutarako.

