San Martin-go azkenengo berriak
SORONEA, nekazaritza ekologikoko saltoki berria
Arkitektura eta zuzenbidean lizentziatuak, Miriam eta Igone Saldiasek
familia-baserrian bizitzari ekitea erabaki zuten, Tolosako Berrobi auzoan. Han, barazkien eta fruten ekoizpen ekologikoari eskaintzen dizkiote egunak, baita beraien oiloek emandako arrautzei ere, baldintza ezin hobeetan haziak. Animalien ongizatea eta jasangarritasuna dira beraien jardueraren ardatz.
San Martin Merkatuko 0 solairuan dagoen beraien saltokian urtaroen araberako barazki eta fruta ekologiko ugari aurkituko duzu. Bereziki gomendagarriak dira beraien arrautza ekologikoak.

