San Martin-go azkenengo berriak

San Martin Merkatua eraldaketa berri baterako prestatzen ari da, bere izaerari eutsiz

ostirala, 17 uztaila, 2026

San Martin Merkatuak eraikina berritzeko proiektu bati ekin dio, bere merkataritza- eta zerbitzu-eskaintza handitzeko. Datozen hilabeteetan hasiko diren eraberritze lanei esker, establezimendu berriei ongietorria egingo zaie, eta merkatuak Donostiako topagune nagusietako bat izaten jarraituko du, bere izaera eta gertutasuna mantenduz.

Eraldaketarekin batera, aldaketa nabarmenak etorriko dira eraikinaren banaketan eta merkataritza-eskaintzan.

Aldaketa nagusietako bat Loiola eta Arrasate kaleak lotzen dituen izkinan merkataritza ardatz berri bat sortzea izango da. FNACen presentzia sendotuari Lindt txokolate marka ospetsuaren denda berria gehituko zaio. Bestalde, FNACek bere jarduera berrantolatuko du, bere eskaintza osoa eraikinaren beheko solairuan eta lehen solairuan biltzeko. Gainera, San Martin Merkatuak bere zerbitzu-eskaintza handituko du, VivaGymen eskutik gimnasio berri bat hartuta, ongizatearen eta jarduera fisikoaren aldeko apustua eginez.

Proiektu honen bidez, San Martin Merkatuak etengabeko berrikuntzarekiko duen konpromisoa berresten du, merkatua osatzen duten tokiko 40 saltokitik gora eta bertan lanean diharduten 500 profesionaletik gora ematen dioten nortasuna galdu gabe.

Eraberritze lanei esker, herritar gehiagok izango dute merkatuaz egunero gozatzeko aukera: erosketak egiteko, kultur eskaintzaz gozatzeko edo, besterik gabe, osasuna eta ongizatea zaintzeko.

Etapa berri honek Donostiako hiri eta gizarte sarea indartzen lagunduko du, tokiko merkataritzaren, nazioarteko marka ezagunen eta ongizateari lotutako zerbitzuen arteko uztarketaren bidez. Gainera, urte amaieran amaieran metroa iritsiko denez, San Martin Merkatuak hiriko erreferentziazko topagune gisa duen eginkizuna are gehiago indartuko du.

Banatu