San Martin-go azkenengo berriak

Nora Pilarteren margo erakusketa

asteazkena, 1 uztaila, 2026

Nora Pilarte Galdona margolari donostiarrak bere artelanak erakusgai izango ditu San Martin Merkatuan uztailetik irailera bitartean. Bere estilo anitza eta erakargarria gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango da. Hainbat teknika eta baliabide uztartuz, testura, kolore eta mugimenduz beteriko konposizio biziak sortzen ditu Norak. Erakusketa honetan, bere ibilbide artistikoaren ezaugarri nagusiak biltzen dituzten lan adierazgarriak aurkeztuko ditu, bere unibertso sortzailearen erakusgarri.

«Uste dut artea San Martin merkatura hurbiltzea modu bikaina dela artea jendearengana gerturatzeko. Nire koadroen bidez, San Martin merkatuko jendearengana iritsi nahi nuke, eta irribarre bat, begirada bat, begietako distira bat edo elkarrizketarako eta eztabaidarako aukera bat piztu».

  • ‘Ondarea’ erakusketa
  • Nora Pilarte
  • Datak: uztaila, abuztua eta iraila
Banatu