San Martin-go azkenengo berriak
“España Directo” gure lankide Inmaren Adarrazpi gaztandegian
Adarra mendiaren magalean dago Adarrazpi gaztandegia, naturaz inguratuta. Han dihardute, elkarren ondoan, Mikel Beldarrain eta Inma Iriondo senar-emazteek, Idiazabal jatorri-deiturako gaztak egiten. Biak ala biak gazteak eta ekintzaileak dira. Egun batean, hiria utzi eta buru-belarri murgildu ziren «teknologia berriei irekitako» lanbide tradizional batean.
Egunotan TVE telebista-kateko España Directo saioko lantaldea etorri zaie bisitan, eta nola bizi diren eta nola egiten duten lan erakutsi diote. Haien produktu bikainak San Martin Merkatuko lehenengo solairuan daude salgai.

