San Martin-go azkenengo berriak

Azaroaren 7an, San Martin Merkatuak ongintzako ekitaldi bat hartuko du, Edurne Pasaban Fundazioaren alde

osteguna, 5 azaroa, 2026

San Martin Merkatuan, Euskal Herriko Puntaz Puntako Gastronomia ongintzazko ekitaldia egingo da azaroaren 7an, larunbatez. Egun horretan, merkatura hurbiltzen diren guztiek gure gastronomiako pintxo tipikoak dastatu ahal izango dituzte. Karlos Arguiñanok sortutako Aiala Sukaldaritza Eskolako sukaldariek prestatuko dituzte pintxook, bertako produktuak erabiliz.

Miren Celaya, merkatuko arduradunaren hitzetan, «San Martin Merkatua topo egiteko, partekatzeko eta gozatzeko lekua da, eta jardunaldi hau horixe izatea nahi dugu: pintxo gozo batzuen inguruan elkartzeko aukera bat, denon artean Nepalgo haurrei behar duten heziketa ematen laguntzeko eta etorkizunean aukera gehiago izan ditzaten laguntzeko».

Proposamen gastronomikoak Euskal Herriko zazpi lurraldeetako espezialitateak bilduko ditu eta merkatuko galerian dauden tabernetan izango dira salgai: Gipuzkoako gilda, Bizkaiko bilbainitoa, Nafarroako pikillo piper betea, Arabako patatak Errioxar erara edo babarrun nabarra, Lapurdiko ahate-gutiziak, Nafarroa Behereko ardi-gazta eta Zuberoako euskal  pastela izango dira ekitaldiko sukaldaritza-protagonistak. Gainera, Kenji Sushi jatetxeak pintxo berezibat eskainiko du, Nepalekin lotura estua baitu, bertako langileetako asko herrialde horretakoak baitira.

Pintxo goxo hauen salmentaren  bitartez bildutako dirua Edurne Pasaban – Mountaineers For Himalayas (MHF) Fundaziora bideratuko da; Nepalgo haurrei hezkuntzarako sarbidea errazten laguntzea du helburu. «San Martin Merkatuarentzat esker oneko hitzak baino ez ditugu lankidetza honengatik. Gure fundazioa oso txikia da, eta ez da beti erraza azaroaren 7koekintza honen moduko babesak eta aukerak lortzea. Horregatik dira hain garrantzitsuak horrelako ekimenak guretzat. Euskal Herria oso lurralde solidarioa da, eta, beste behin ere, erakutsi egiten digu. Bildutako diruari esker, aukera berriak eskaini ahal izango dizkiegu Nepalgo haurrei, eta etorkizuna hobetzen lagunduko diegu. Azaroaren 7an hurbiltzera, pintxoak dastatzera eta kausa honi laguntzera animatzen zaituztet», dio Edurne Pasabanek.

Ekitaldian, Donostiako Nepaliak Kultur Elkarteko ordezkaritza bat ere izango da, Ashok Lama Rumba buru duela. Le Train de La Rhune, Made With Basque Country Spirit eta www. serigrafia.eus erakundeen laguntza ere izango du ekimenak.

Apuntatu data!
Larunbata, azaroak 7
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara
Lekua: San Martin Merkatuko galeria nagusia

Banatu